Egin Ayllu vuelve a fase crisálida ¡que surjan nuevas mariposas vecinales y comunitarias! / Egin Ayllu krisalida fasera bueltatzen da auzo eta komunitate tximeleta berriak sor daitezela!!

krisalida

Barne eztabaida prozesu baten ondoren, Egin Ayllun kolektiboaren historiari amaiera puntua jartzea erabaki dugu (eta modu berean ere lagenterula sustatu dugun blogari). Horretarako arrazoiak ezberdinak dira, baita hartutako erabakian hauetako bakoitzak duen pisua ere, eta zuekin partekatu nahi ditugu, zuek zuzenean ezagutu dezazuten, horrela -orain arte auzoaren inguruan eman ditugun informazioekin egiten saiatu garen moduan- hauek ezagutuz zuen ondorioak atera ahal izateko eta gainera, zuetako askok, Alde Zaharreko auzotarrok, zerikusi handia duzuelako ia guztietan.

Baina erabat ulertzeko, Egin Aylluko azken testu honetan pixka bat gehiago luzatu behar garela uste dugu. Edozein kasutan laburpen bat aurreratzen dizuegu: Egin Ayllu ez da bukatzen desadostasunak, rollo txarrak edo barne liskarrengatik… ezta gutxiago ere, kolektiboaren parte izan garen pertsonok (hogei baino gehiago zazpi urte hauetan) auzoak sortzen dituen ekimenetan parte hartzen jarraitzen ikusiko gaituzue, auzoa bizirik mantentzen dituzten horietan edo ekimen berriak bultzatzeko lanetan. Tituloak esaten duen bezala, krisalida fasera buelta baino ez da, denboraren igarotzeak bere pisua gure hegoetan jarri duela ikusita, hoberena izan daitekela iruditu zaigu, horrela Alde Zaharrean auzo eta komunitate tximeleta berriak eta biziagoak sortu daitezen laguntzeko, pertsona berriekin, mestizaje berriekin eta zama gutxiagorekin. Goazen ba.

Historiatik ibilbide txiki bat

Alde Zaharreko PERI-aren (biziberritze planaren) kontrako auzo borroka prozesu baten ondorioz sortu zen Egin Ayllu. Prozesu hori 2003an hasi zen, Alde Zaharraren etorkizuna kolokan jartzen zuen testu korapilatsu baten (PERIa) nondik norakoak azaltzen saiatu zen, Peri-kitto taldearen sorrerarekin. Ezin dugu ahaztu plan horren benetazko asmoak auzokideei izkutatzen ari zitzaizkiela.

Salaketa-azalpen fase horrek auzo proposamen faseari bide eman zion, eta horrela Peri-kitto “krisalida bihurtu zen” eta AuzoPlan-ari eman zion lekukoa. Honek, auzoko beste eragile askorekin batera AZAO plataforma martxan jarri zuen, auzoaren gizarte biziberritzerako auzoak egindako 100 proposamenetik gora jasotzen zituen txostena sortu zuen, hau “harriei zuzendutako PERIarekin” kontrajarriz.

Instituzioek auzoko eskaeren aurrean entzungorrarena egiten zutela egiaztatu ondoren (auzoaren gizarte beharrak alde batera utziz) eta gentrifikaziorantz eramaten gintuen PERI bat martxan jartzen zuten bitartean, zein neurri handi batean auzoa turismoaren atrakzio parkean bihurtzeko pentsatuta zegoen, beste fase batera pasatzea baino beste aukerarik ez zen gelditu. Auzokideek PERIaren inposaketa gelditzeko beste saiakera egin zuten, AuzoPlan eta AZAO desagerraraziz eta horretarako PERIaren kontrako Asanblada sortuz.

Auzo ihardueran emandako urte hauek lan ezberdinetan topatutako hainbat pertsonekin, kanpaina eta ekimen ezberdinetan, elkartzeko aukera eman ziguten, eztabaida informaletan aurkituz eta ondorio bateratuetara ailegatuz: argi zegoen instituzioetatik ez zegoela ezer itxaroterik (beraien lehentasunen artean ez zegoen auzokoenganako mespretxua behin eta berriz adierazi zuten) eta jada garaia zela besteen proposamenak erreferentziatzat hartuta (PERIa) kontrako lanketa egiteari uztea. Bazen garaia auzotik proposamen eta ekimenak martxan jartzeko, ez bakarrik gure oraina eta etorkizuna erabaki ahal izateko, aukeren arabera, baita hauek gure eskuekin eraikitzeko ere. Baina horretarako ezinbestekoa zen auzo komunitatea martxan jartzea eta -Periaren Kontrako Asanblada lurperatu genuen krisalida fase berri baten ondorioz- gai honi heltzeko asmoarekin Egin Ayllu (komunitatea egin) sortu zen. 2007ko udazkenean geunden.

Lanaren konplexutasunaz jabetuta (idei berdina zuten auzoko beste eragileekin batera, Alde Zaharreko auzo komunitatea sustatzea), aurreko beste fase batzuetan ez bezala, Egin Ayllu martxan jarri genuen pertsonon hasierako adostasuna gutxienez 5 urtez kolektiboa bizirik mantentzera konprometitu ginen. Geroztik 7 urte pasa dira, konpromezu kolektiboa bete da. Baina auzoan urte hauetan gauza asko gertatu dira… eta auzo borrokari eta auzo komunitatearen bidean aurrera egite horretan gehienak positiboak.

Auzolana auzo tresnatzat hartu eta hainbatetan erabili du auzoak, eta horri esker, eta batzuk bakarrik aipatuz, lehen San Jose frontoia zena berreskuratu egin zen -gaur egun Auzolana pilotalekua dena- baita Etxauri plaza ere -gaur Rafa Plaza dena-. Halaber, egun batzuetarako auzoak arabar boloetako bolera bat berreskuratu zuen (bolo-bolo) eta auzoa labe komunitario batekin hornitu da (firrin-farran).

Hamarnaka auzo eragileren artean Alde Zaharreko gizarte beharren inguruko txosten bat gauzatzeko kapazak izan gara. Testu horrek (Urban planaren iruzurran oinarritutakoa) auzo biziberritzea harrietan eta turismoan zentratzeko eta ez harri horien atzean bizi diren auzokideengan ezta beraien beharrengan ere, udal saiakerei aurre egiten eta salatzen ditu.

Bi urtetan zehar, eragile guzti hauek elkarrekin lan egin genuen Hazi, Hezi, Bizi ¡no hay futuro sin escuela! Plataforman, auzoarentzat egoera onean egongo zen eskola bat aldarrikatzeko. Eta testuinguru horretan guztion artean Eskola Eguna errealitate bihurtzeko kapazak izan ginen, auzo erantzun egokia jaso zuelarik antolakuntza erronka handiak.

Eta ezin ahaztu, duela 6 urtetik hona auzoak bere harrotasunerako argudio handienetakoa, Zaharraz Harro, Alde Zaharreko jaiak, bere auzotarrek pentsatuta, eginda, parte hartuta, eta gozatuta. Agian hori da gaur egun auzoak urtean zehar egiten duen autogestioaren erakustaldirik handiena eta gainera urtez urte auzoa ehuntzeko parte hartze izugarriarekin.

Hori guztiaren ondorioz, gero eta jende gehiago bagoaz auzo komunitatearen ideia eta bere oinarririk sendoenak (elkarrekikotasuna, elkarren arteko laguntza, elkartasuna, talde-lan eskuzabala…) protagonista bilakatu diren bileretan eta ihardueretan parte hartzen. Bertan daude ikuspegi horretatik Plataforma de Mayores, Goian, Desazkunde edo trukerako sare komunitarioa abiatutako ekimenak (iturri beretik edaten duten Berakah-ren hainbat jarduera ahaztu gabe), edota “Tontolnabo”ren inguruan emandako azkenengo ekimenak, non auzoko biztanleriaren parte batek Alde Zaharreko biztanle batzuen kontra alkaideak egindako erasoak salatzeko ekimenak egiten dituen. Eta, nola ez, autogestionatutako bestelako ekimenak, jada aspaldi existitzen direnak eta auzoarentzat ohorezkoak direnak, eta urteak betetzen jarraitzen dutenak (Hala Bedi, Gaztetxe, Zapateneo…)

Honen guztiaren ondorioz auzoko eragileen eta pertsonen asanblada handi bat gauzatu zen auzo komunitatearen inguruko ikuskera ezberdinen inguruan eztabaidatzeko eta oinarri amankomunak ezartzen saiatzeko. Bertatik eragile berri bat sortu da, Auzo Komunitatea deitzen dena eta Komunitate hori sustatzen jarraitzeko lana beregain hartu duena.

Egin aylluko barne bizitza

Orain arte azaldutakoak Egin Aylluk parte hartu duen auzoko ekimen publikoekin zerikusia badu nagusiki, gure “barne bizitzaren” atal batzuk ere partekatu nahi ditugu, agian hauek ez dira hain ezagunak baina hartutako erabakiarekin zerikusia badute ere. Adibidez, nola Bizitzak bisitatu gaituen azkenengo urtetan. Egin Ayllu sortu zenetik taldean auzokide txiki berriak jaio dira eta horrela taldeko hainbat kide aita eta ama bihurtu dira, talderako beraien disponibilitatea aldatuz edo bere gizarte kezkak bere egoera berri horrekin lotuago dauden beste eremuetara bideratuz.

Euskal Herriko egoera soziopolitikoa alderdi garrantzitsua izan da ere bai. Herri honek bere erabakiak hartzeko duen askatasuna defendatzen dutenen kontra askotan bereizi gabe jasandako errepresioak, bete betean harrapatu gaitu auzoan, baita taldean ere. Batzuetan atxiloketekin, beste batzuetan pertsona batzuen lehentasun militanteak aldatuz, auzotik errepresioaren kontrako elkartasunaren antolakuntzan laguntzera. Era berean, egoera hauek taldeko pertsona batzuk 2011ko maiatzaz geroztik kargu instituzional “bihurtzea” ekarri du. Horiek, ahal izan duten bezala kudeatu behar izan dute beraien alderdi bikoitza: politika instituzionalean parte hartzea alde batetik eta beraien auzo ardurarekiko koherentziarekin jarraituz, Egin Ayllutik instituzio horien aurrean izan dugun jarrera kritikoa mantenduz, bestetik.

Baina politika instituzionalak taldean izan duen eragin nagusiena Bilduko udal taldeak Alde Zaharrerako hartutako edo babestutako zenbait erabaki izan dira, horietako asko PPko gobernuarekin batera hartuak. Nahiz eta ideologi ezberdinetako pertsonez osatutako talde bat izan (hasieratik batzen gintuen autogestioak, asanbladak, auzo konpromezuak, elkartasunak edo elkarren arteko laguntzaz haratago aldeko apostuak) auzoari begira instituzioek egiten zutenaren inguruan gure iritziak eta kritikak adostea ez zitzaigun inoiz gehiegi kostatzen. Hori bai, egiten genuen analisi kolektiboan ados egon arren, Bilduko udal taldeak hartutako erabaki horien inguruko kritika politiko hori zenbatetan eta nola publikoa egin erabakitzeak iritsi ezberdinak izatera eraman gaitu. Horrela, kritika horri aurre egiteko modua (eta honek sortzen zituen erantzunak) eztabaida errepikakorra eta planteatzeko zaila izan da. Honek, taldea ahultzeaz aparte, bere ezaugarri (eta bereziki lagenterula blogaren) nagusietako bat oztopatu du: auzokideei udal politika horien inguruko informazioa, iritzia eta bere kasuan salaketa, gordintasunez eta oztoporik gabe, helaraztea.

Azkenik, eta Egin Aylluko barne bizitzari dagokionez, denboraren poderioz gure artean, taldeko pertsonen artean, maitasun eta konplizitate handiko giza harremanak sortu direla nabarmendu behar da. Hala ere, hau maila pertsonalean ematen dituen poztasunetaz aparte, taldean pertsona berriak sartzeko zailtasun edo oztopo ere bihurtzen da, auzo komunitatearen aldeko apostua egiten duen talde batek talde itxi baten ezaugarriak hartzeko arriskuarekin, komunitate hori zabalteko traba bat bihurtuz.

Noizbait asmatu dugulako, edo ez zegozkigun merezimenduak gureganatu dizkigutelako eta auzoko borrokalari handien desagerpena eman delako (“gure” Rafa eta Placido), gero eta gehiagotan aurkitu izan gara nahi ez dugun, eta karga bihurtzen den, paper batean: medioentzako eta beste lekuetako pertsonentzako hain bizia eta aberatsa den auzo baten erreferentea izatea (vecindadeen inguruan argitaratutako liburuak egoera areagotu du zentzu honetan).

Kontu hauek guztiek beraien eragina izan dute Egin Aylluko energian, bai kasu batzuetan (bizitza) disponibilitatea murriztu dutelako, edo beste batzuetan (egoera politikoa) talde lanerako txinparta edo beharrezko gogoa murriztu dutelako.

Kaleetan zehar eta auzo komunitatea ehuntzen ikusiko gara

Aipatutako arrazoi guztiek, bai auzoaren eta bere komunitatearen bilakaerarekin zerikusia dutenek, bai barne kutsu handiagoa dutenek ere, apurka apurka agian hoberena “txiringitoa” desegitea zela ondorioztatzera eraman gaituzte. Lotzen gintuzten kate horietaz libratu eta horrela, krisalida fasera bueltatuz, berriro ere jende berrien arteko konplizitate berriak sortzeko, eztabaida eta lan molde berriak izango dituzten harreman berriak egiteko, auzo konpromezu berriak ehuntzeko, gogoak berreskuratzeko, energia eta txinparta sortzeko baldintzak ematea ahalbideratu. Eta hori dena, Alde Zaharreko auzo komunitatearen eraikitzearen bide miresgarri eta liluragarrian gero eta gehiago sakontzeko. Horregatik krisalida fasera berriro ematen dugu pausoa, auzo eta komunitate tximeleta berriak sortuko direla konbentzituta eta itxaropentsu gaudelarik.

Egin Ayllu historia da jada, baina urte hauetan suspertu dugun pertsonok auzoaren eta auzo komunitatearen alde lan egiten jarraitzeari ez diogu uko egiten. Borroka eta gozamen horretan elkarrekin eta auzoarekin topatzen jarraituko dugu, guztion artean hainbestetan partekatu dugun oihua posible egiten jarraitzeko. Alde Zaharra bizirik!!

Besarkada handi bana bihotz-bihotzez

Tras un proceso de debate interno en Egin Ayllu hemos decidido poner punto final a la historia del colectivo (y por lo tanto también a lagenterula, el blog que impulsamos) .Las razones para ello son diversas, así como el peso de cada una de éstas en la decisión, y queremos compartirlas con vosotras, para que las conozcáis de primera mano, que -como hemos tratado de hacer hasta ahora con las informaciones que sobre el barrio dábamos- conociéndolas saquéis vuestras propias conclusiones y, además, porque vosotras, el vecindario del Casco, tenéis mucho que ver en casi todas ellas.

Pero para comprenderlas del todo creemos necesario extendernos un poco más en las líneas de este último texto de Egin Ayllu. En cualquier caso os avanzamos el resumen: Egin Ayllu no finaliza por disensos, malos rollos, o enfrentamientos… lejos de todo ello, a las personas que hemos formado parte del colectivo (más de una veintena en estos siete años) nos vais a seguir viendo en las actividades que el barrio genere, en las que mantiene vivas, o en la tarea de impulsar nuevas iniciativas. Es, como dice el título, una vuelta a la fase crisálida, porque conscientes de que el paso del tiempo ha ido depositando su carga en nuestras alas, nos ha parecido que puede ser lo mejor, para con ello ayudar a que puedan surgir nuevas y más ágiles mariposas vecinales y comunitarias en el barrio, con nuevas gentes, nuevos mestizajes y menos lastres. Vamos a ello.

Una breve paseo por la “historia”

Egin Ayllu surgió tras un proceso de lucha vecinal contra el PERI del Casco. Ese proceso se había iniciado allá por el 2003 con la aparición del colectivo Peri-kitto, que trataba de explicar al barrio los pormenores de un enrevesado texto (el PERI) que amenazaba el futuro del Casco y cuyas verdaderas intenciones se estaban escondiendo al vecindario.

La fase de denuncia-explicación dio paso a la de propuesta vecinal, y en esa línea Peri-kitto “pasó a crisálida” y cedió el testigo a AuzoPlan que, junto a otros muchos colectivos del barrio, pusieron en marcha la plataforma AZAO, quien generó el documento que recogía las más de 100 propuestas de revitalización social que el barrio proponía como contraposición al “PERI de las piedras”.

Tras constatar cómo las instituciones hacían oídos sordos a las demandas vecinales (ignorando las necesidades sociales del vecindario) y ponían en marcha el PERI gentrificador enfocado en gran medida a hacer del barrio una atracción turística, no hubo más remedio que pasar a una nueva fase de intento vecinal de frenar la imposición del PERI, desapareciendo AuzoPlan y AZAO y surgiendo para ello la Asamblea Anti-PERI.

Esos años de actividad vecinal sirvieron también para que personas que habíamos ido coincidiendo en esas tareas nos fuéramos encontrando en campañas y acciones, conociéndonos en debates informales y llegando a unas conclusiones comunes: estaba claro que de las instituciones no se podía esperar nada (habían demostrado con reiteración su deprecio a un vecindario que no aparece entre sus prioridades) y había llegado el momento de dejar de tener como referencia un trabajo de oposición a una propuesta ajena (el PERI), para comenzar a poner en marcha desde el propio vecindario las iniciativas y propuestas necesarias para no sólo decidir nuestro presente y futuro sino, en la medida de lo posible, construirlo con nuestras propias manos. Pero para ello era imprescindible poner en marcha una comunidad vecinal, y -tras una nueva fase de crisálida en la que entramos tras la Asamblea Anti-Peri- con ánimo de trabajar en esa tarea surgió Egin Ayllu (hacer comunidad). Estábamos en otoño de 2007.

Siendo conscientes de la complejidad de la tarea (impulsar -junto con los demás colectivos del barrio que compartieran la idea- el surgimiento de la comunidad vecinal del casco), a diferencia de en anteriores fases, el acuerdo inicial de las personas que pusimos en marcha el colectivo Egin Ayllu fue el de comprometernos a que éste existiera al menos durante 5 años. Desde entonces han pasado 7, con lo que se compromiso colectivo se ha cumplido. Pero en el barrio durante estos años han pasado muchas cosas… y en lo que tiene que ver con la lucha vecinal y el avanzar hacia la comunidad vecinal, la mayoría positivas.

El barrio ha descubierto y utilizado en varias ocasiones el auzolan como herramienta vecinal, gracias al que, sólo citando algunos casos, se han recuperando los antiguos frontón San José -hoy en día Auzolana pilotalekua- y la plaza de Extauri -hoy Plaza Rafa-; durante días el barrio recuperó una bolera alavesa (bolo-bolo) y se ha dotado al barrio de un horno comunitario (firrin-farran)

Entre más de una decena de colectivos del barrio hemos sido capaces de ponernos de acuerdo para elaborar un documento sobre las necesidades sociales del Casco, con el que hacer frente y denunciar los intentos municipales (basados en el engaño del plan Urban) de centrar la rehabilitación del barrio en las piedras y el turismo, y no en las personas vecinas que viven tras esas piedras y sus necesidades sociales.

Durante dos años todos esos colectivos trabajamos también conjuntamente en la Plataforma Hazi, Hezi, Bizi ¡no hay futuro sin escuela!! para reivindicar una escuela en condiciones para el barrio. Y en ese marco fuimos capaces entre todas de hacer realidad el Eskola Eguna, todo un reto de organización al que el barrio supo responder.

Y, cómo no, desde hace 6 años el barrio cuenta con uno de sus mayores motivos de orgullo, Zaharraz Harro, las fiestas del Casco pensadas, elaboradas, protagonizadas y disfrutadas por su vecindario, en lo que tal vez sea la mayor demostración de autogestión y gran participación que año tras año es capaz de tejer el barrio.

Todo lo cual ha hecho que cada vez más gente nos vayamos encontrando en reuniones y actividades en las que la idea de comunidad vecinal y sus principales sustentos (reciprocidad, apoyo mutuo, solidaridad, trabajo colectivo desinteresado…) han ido tomando protagonismos. Ahí están iniciativas impulsadas desde esa perspectiva por la Plaforma de Mayores, por Goian, Desazkunde o la Red de Trueke comunitario (sin olvidar algunas iniciativas de Berakah que parecen beber también de esas fuentes), e incluso las últimas iniciativas en torno a “Tontolnabo” con las que una parte de la población del barrio intenta denunciar las agresiones del alcaide contra parte del vecindario del Casco. Y, por supuesto, iniciativas autogestionadas con las que ya contábamos de antaño como lujazo para el barrio, aquí siguen cumpliendo años (Hala Bedi, Gaztetxe, Zapateneo…)

Consecuencia de todo ello fue el desarrollo de una gran asamblea de colectivos y personas del barrio para debatir sobre las distintas concepciones de comunidad vecinal, e intentar ponernos de acuerdo en denominadores comunes. De ahí ha surgido también un nuevo colectivo que con la denominación Comunidad Vecinal ha asumido la tarea de seguir impulsando esa Comunidad.

La vida interna de Egin Ayllu

Si lo hasta ahora comentado tiene que ver principalmente con las actividades públicas del barrio en las que Egin Ayllu ha tomado parte, queremos compartir también algunas cuestiones de nuestra “vida interna” que igual no son tan conocidas y que también tienen que ver con nuestra decisión. Por ejemplo, cómo la propia Vida nos ha visitado en los últimos años. Así, desde que surgió Egin Ayllu nos han nacido en el grupo nuevas vecinitas, que han convertido en madres y padres a varias personas del colectivo, haciendo que con ello varíen sus disponibilidades horarias para el mismo, o incluso fijado sus inquietudes sociales en cuestiones más relacionadas con esa nueva condición.

La situación sociopolítica de Euskal Herria ha sido también un factor importante. Debido a la represión que tantas veces se ha ejercido indiscriminadamente contra quienes defienden la libertad de este pueblo para que sea él quien tome sus decisiones, nos ha tocado también de lleno al barrio y al colectivo. A veces con detenciones, y otras más haciendo que algunas de las personas tuvieran que variar sus prioridades militantes en el barrio para ponerse a colaborar en la organización de la solidaridad contra la represión. De igual manera, estas situaciones han provocado que personas del colectivo se hayan “convertido” desde mayo de 2011 en cargos políticos institucionales. Así, han tenido que manejar como han podido su doble faceta: formar parte de la política institucional al tiempo que por coherencia con su dedicación vecinal mantenían la postura crítica que desde Egin Ayllu hemos practicado ante esas instituciones.

Pero la influencia mayor en el colectivo de la política institucional han sido algunas de las decisiones impulsadas o apoyadas para el Casco por el grupo municipal de Bildu, buena parte de ellas de la mano con el gobierno del PP. A lo bonito de ver cómo a pesar de ser un colectivo compuesto por gente con distintas ideologías (más allá de la común apuesta por la autogestión, el asamblearismo, el compromiso vecinal, la solidaridad o el apoyo mutuo, que son los lazos que nos han unido desde el principio) se unía el constatar que nunca nos ha costado consensuar nuestras opiniones y críticas sobre lo que las instituciones hacían con respecto al barrio. Sin embargo, esas decisiones tomadas por parte del grupo municipal de Bildu, aun estando de acuerdo en el análisis colectivo, sí que nos han hecho discrepar en cuanto a la forma y cantidad de veces en que se debía hacer pública la crítica política. De esta manera, la forma de afrontar esa crítica (y las reacciones que ella generaba) ha sido un debate repetitivo y difícil de afrontar que, además de desgastar al grupo, han lastrado una de sus características principales (y especialmente del blog lagenterula): hacer llegar al vecindario con crudeza y sin cortapisas la información, opinión y en su caso denuncia, de esas políticas municipales.

Finalmente, y por lo que a la vida interna de Egin Ayllu se refiere hay que señalar también que con el paso del tiempo entre nosotras, las personas del colectivo, se han ido tejiendo unas relaciones humanas de mucho cariño y complicidad. Sin embargo, a pesar de las satisfacciones personales que procuran, se convierten en parte en una dificultad o barrera para la entrada de nuevas personas al colectivo, con el evidente riesgo de que un colectivo que apuesta por la comunidad vecinal tomara rasgos de colectivo cerrado, lo menos indicado para ampliar esa comunidad.

A ello hay que unirle el que tanto por algún acierto tenido, como por adjudicársenos méritos que no nos corresponden, así como por la desaparición de algunos grandísimos peleones del barrio (“nuestros” Rafa y Plácido), nos estábamos encontrando cada vez más a menudo con un papel que no queremos y que se convierte en carga: el de referente para medios y gentes de otras zonas de un barrio tan vivo y rico como el Casco (el libro que sobre las vecindades publicamos, ha agravado la situación en ese sentido).

Todas estas cuestiones han tenido su influencia en las energías de Egin Ayllu, bien porque en algunos casos (la “vida”) han reducido las disponibilidad, bien porque en otros (la situación política) han minorado la chispa o el ánimo fundamental para la tarea colectiva.

Nos vemos rulando en las calles y tejiendo comunidad vecinal

Todas las razones expuestas, tanto las que tienen que ver con el devenir del barrio y su comunidad vecinal, como las de índole más interno, nos han ido llevando poco a poco a la conclusión de que igual era (es) mejor “deshacer el txiringuito”, liberarnos de esas esclavitudes que nos iban atenazando y abrir con ello las puertas para que con la vuelta a la fase crisálida puedan darse de nuevo las condiciones para que surjan nuevas complicidades con nuevas gentes, nazcan nuevas relaciones con nuevos debates y formas de trabajo, se tejan nuevos compromisos vecinales, se recuperen ánimos, energía y chispa… y todo ello sirva para seguir avanzando más y mejor por esa maravillosa e ilusionante senda de construcción de la comunidad vecinal del Casco Viejo. Por eso el paso nuevamente a otra fase crisálida con la esperanza y el convencimiento del surgimiento de nuevas mariposas vecinales y comunitarias.

Egin Ayllu pues ya es historia, pero las gentes que lo hemos animado en estos años ni mucho menos renunciamos a seguir trabajando por el barrio y su comunidad vecinal. En esa pelea y disfrute nos vamos a seguir encontrando entre nosotras y con el barrio, para entre todas seguir haciendo posible el grito que tantas veces hemos compartido. Alde Zaharra bizirik!!

Besarkada handi bana bihotz-bihotzez

Anuncios

2 pensamientos en “Egin Ayllu vuelve a fase crisálida ¡que surjan nuevas mariposas vecinales y comunitarias! / Egin Ayllu krisalida fasera bueltatzen da auzo eta komunitate tximeleta berriak sor daitezela!!

  1. Pingback: El porqué de Kutxiko txoko txikitxutik | Kutxiko txoko txikitxutik

  2. Pingback: Tertulian, Egin Ayllu-ren krisalidara bueltatzeaz eta zaborren kudeaketaz - halabedihalabedi

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s