Batzarra, gure gobernua, jatorrizko antolaketa

Denboraldi batez libururik gomendatu gabe izan ondoren, aurreko posten emozioak lasaitzeko asmoz, liburu pare bat komentatzeko une egokia litekeela iruditu zaigu. Eta gainera ez edozein liburu, gure azken bolada honetako lan ildoarekin zerikusi handia dutenak baizik, biak “batzar” kontzeptuaren ingurukoak.

Lehendabizikoak “BATZARRA, GURE GOBERNUA” izenburua du. Pablo Sastre Forest-ek idatzitakoa, eta Elkarrek iaz argitaratuta (100 orrialde, 11 €).

Liburu hau, gure “Pasado y futuro de las Vecindades vitorianas” liburua bukatzear geundela ezagutu genuen, eta segituan liluratu gintuen. Horren adierazle ona da ikustea zenbait pasarte “eraman” genuen batetik bestera. Liburu honek azpimarratzeko gauza pila bat dauka, baina haien artean zerbait aukeratzekotan, egileak zentzuzko eta oinarrizko galdera eta erantzunak planteatzeko duen gaitasuna azpimarratuko genituzke.

Liburuan bertan agertzen den laburpena hauxe da:

Erdi Aro lehenean, estaturik ez zela, euskaldunek batzarretan gobernatu zuten euren burua. Zer dela-eta onartu zuten, halako batean, erregearen buruzagitza? Azken garaietan, nola deuseztatu zituzten batzar haiek probintzietako eliteek?

Antzinako herri-batzarretatik gaurko kontzeju ireki eta udaletara bidaia egitera gonbidatzen gaitu Pablo Sastrek. Estatuak eta kapitalistak elkarri eskua emanda dabiltzan garaian, gure tradizio politikoan bilatzen ditu herri-gobernuaren oinarriak.

Estatuaren aldeko ahalegina eta batzarraren bidea kontrajarriz, “Euskal herrietako batzarra” proposatzera dator: batzar subiranoen herria.

“Azkenean, nazio gisa biziko bagara, gobernu modu batek bilduko gaitu. Gobernu modu hori, estatu-egile izanen den, edo batzarretan onarrituko den, guri dagokigu erabakitzea.

Gaur aipatzen dugun bigarren liburuaren izenburuak  badu antza komentatu berri dugunarekin: “BATZARRAK, JATORRIZKO ANTOLAKETA – Ekonomia soziala, lurraldetasuna eta parte hartzea”. Egilea, Patxi Azparren Olaizola, eta editorea Pedro Mari Olaeta. Hau ere iaz argitaratu zen, eta 8,30 euroan saltzen da (140 orrialde).

Patxi Azparrenek, liburu honen egileak, 3 hamarkada inguru daramatza herri mugimenduetan buru belarri lanean, eta neurri handi batean, hark berak onartzen duen bezala, liburu hau horren fruitu zuzena da:

Herri Mugimenduetan aritu garenok, sarritan intuitiboki eta aspalditik, Euskal Herrian zeuden “batzarrak” aldarrikatu izan ditugu antolaketa eredutzat.

Intutitiboki diogu, gazteak ginela, lerro batzuk baino ez baikenituen ezagutzen, bai gure historiaz, bai zuzenbideaz. Halere, herriz herri mugitzen ginenean, gaztetxeak ezagutzen, intsumiso taldeal antolatzen, musika taldeak entzuten, festarik festa, bileraz bilera, talde feministekin harremanetan, ekintza ekologistetan parte hartzen, euskalgintzan… hainbat eta hainbat tokitan autoeraketa oso modu naturalean sortu ohi zela ikusi genuen.

Urte asko pasa dira eta urte hauetan guztietan biziki maite izan ditugu eztabaida libreak, antolaketa horizontala, deszentralizazioa, autokritika, kreatibitatea… Askotan eraginkorrak izan gara, sarritan boluntaristegiak.

Urteek aurrera egin ahala, giro politiko berriak bultzaturik, nolabait gure intuizio horiei forma sendoagoa eman behar geniela otu zitzaigun. Burutazio horren isla duzue honako saiakera txiki honetan, Euskal Herria bizitzen ari den birsorkuntza garai hauetarako lagungarri izan nahi duelarik.

Gaur egun Patxik herri mugimenduetan lanean jarraitzen du (eta gainera, datozen post batzuetan argituko dugunez, auzoetan batzarra eta komunitatea bultzatzen saiatzen), baina horri orain bere antropologia ikasketak ere gehitu dizkio. Bien aztarna argiak agertzen dira liburu honetan. Baina ez gara gehiago luzatuko liburuaren deskribapenean, zeren horretarako egokiago baitugu liburuaren inguruan sortutako bloga (http://batzarrak.wordpress.com/ ), non, gainera, aurkibidea eta 11. kapitulua eskuragarri ditugun.

Post honen hasieran liburu hauek oso izenburu beretsua dutela komentatu dugu. Baina ez da liburu hauen arteko lotura bakarra, ezta gutxiago ere. Egileek badituzte amankomuneko ibilbide batzuk; esate baterako, biak gaur egun Auzolan Elkarteko partaideak direla. Eta hala izanda, jakina, amankomuneko bi liburuen aurkezpenak eginak dituzte. Horren adibidea honekin batera utzen dizuegun estekan topa dezakezuena, interesgarria bai liburuak irakurri baino lehen ikusteko, baita irakurri ondoren sakontzeko. Ea zuek ere gozatzen dituzuen.

Anuncios

Un pensamiento en “Batzarra, gure gobernua, jatorrizko antolaketa

  1. Pingback: Aipamena La Gente Rula Gasteizko blogean | Batzarrak jatorrizko antolaketa

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s