Resumen del encuentro III. Auzolan Topaketaren laburpena

El pasado mes de octubre tuvo lugar en Gernika el Tercer Encuentro anual de Auzolan, iniciativa de la que ya hemos habado y dado noticia en diferentes ocasiones en lagenterula. Hoy vuelve a estas páginas para, de la mano del resumen de la gente que participó en él, tener noticia de lo mucho e interesante que se trató y trabajó en esas jornadas. Como el texto nos ha llegado en euskera y en este blog seguimos teniendo un déficit en el uso de nuestra lengua, hemos creído oportuno reproducirlo tal cual, y aquí os lo dejamos para que lo disfrutéis.

unnamed

III. Auzolan Topaketak egin ditugu, Gernikako Astran. Hiru egunetan, Euskal Herri osotik etorritako lagunak elkartu gara: Gasteiztik, Lizarraldetik, Iruñerritik, Zangotzaldetik, Bortzirietatik, Urepel-Baiona-Donapauletik, Donostialdetik, Debagoienatik, Bilbotik, Arratiatik, Busturialdetik… guztira, ehun bat lagun iragan gara Astran sortutako “Ingo al deu” espaziotik.

Aurreko edizioetan baino lagun gutiago bildu gara, eta dinamiketan ere indar gutiago izan dela somatu dugu. Ziur gara honek ere lagunduko digula sakondu eta aitzinera indar haundiagoz egiteko oinarria hartzen. Txanponaren beste aldea da, etorri garenean artean balio haundiko partekatzeak izan ditugula, ezagutza, esperientzia, harremanak, eta aitzinera begira ekiteko proposamen berri eta azkarrak ere sortu direla. Zuetako norbaitek zeozer komentatu nahi badu, zerrenda honetan zabaltzeko edo soilik guri zuzenean, ongi etorria izanen da.

Gure aldetik, hona hiru egunek eman dutena (guk jasotakoa behinik behin):

Ostiralean, Asturiesko lagunak etorri zitzaizkigun, han lurrak kolektiboki lantzeko dagoen ekimena azaltzera. Patatak eta eskanda izeneko hango antzinako gari-mota bat ekoizteko elkartzen dira taldean, eta Asturies osoan hainbat talde badira. Abereek mugitutako tresnekin lantzen dute lurra, eta gainerako lan guztiak eskuz egiten dituzte. Lurrak gisa hortan lantzearekin abiatuta, talde-harremanetan oinarritutako esperientzia oso bat bizitzen dute (elkar ezagutza eta besta, asanbladak, egitasmo kolektiboak, auzolanak…). Euskal Herrian ere halako ekimenak abiatzeko asmoa badagoela jaso ahal izan genuen (Bizkaitik eta Nafarrotik hainbat lagun Asturiesa joatekotan dira, bertatik bertara ikusi/ikasi eta antzinako barietateen haziak ekartzeko: artatxikia, espelta…).

Afalondoan, Gipuzkoako Zapalduen antzerki-taldearen eskutik, ariketa dinamiko bat egin genuen, ezarriak zaizkigun moldeetatik askatzeko bideak asmatuz.

Larunbata goizean, arloz arlo Auzolan ekimenak landutakoa aurkeztu genuen, Auzolan Gida izanen delakoaren zirriborroa. Nekane Juradok egin zuen sarrera, egungo ekonomia egoera azaldu eta eraldaketa bidean Auzolan ekimena proposatuz. Ondotik, atalez atal aurkeztu genuen zirriborroa, hainbat ekimenetako lagunek euren berri eman zutelarik:

-Batzarra: Patxi Azparrenek azaldu zigun erakunde historiko hau, eta egun Egian eta San Pedron abian diren esperientzia pilotuak aipatu.

-Elikadura: EHko Hazien Sarea, BasHerri taldeak, Ekolapiko (ikastetxeetarako hornikuntza ekologikoa)

-Energia: Sustrai Fundazioak egindako txostena. Kideek ezin izan zuten etorri.

-Etxebizitza: Stop Kaleratzeak eta Bilboko Okupazioaren bulegoko Gida (aipamena)

-Hezkuntza: Bizi Toki

-Herri Kooperatiba eta eurorik behar ez duen TRUK txanpon Askea

-Euskal kultur eredua: Izan duen bilakaera, eta egungo egoera iraultzeko tresna gisa

Jarraian, hiru lantalde sortu ziren, honakoak lantzeko:

-Tokiko haziak, nola eskuratu eta zabaldu: EHko Hazien Saretik “hazien zaindari” nola egin azaldu ziguten.

-Ekonomia molde berri bat nola sustatu.

-Nola landu eraldaketa, banako eta kolektibo gisa, bi eremu horien arteko harremanean. Azken talde honetan, maiatzaren 1eko zubian topaketa berri batzuk egitea proposatu sortu zen: MaitemUHINduz. MUINera joz, harremanen alde afektibo-emozionalean (maitasun uhinak) sakontzeko.

Arratsaldean, bertze hiru talde eratu ziren: Ogia egiteko tailerrean batzuk, Herri Kooperatibaren batzarrean bertze batzuk, eta hirugarrenak, elikadura ekoizpenari buruz.

Afal-aurretik, Biodantza saio bat egin genuen, talde-harremanak eta norbere emozio/sentimenduak gorputz ariketaren bidez adierazteko bide gisa.

Afalondoan berriz, LaSaitu Trioren kontzertua, eta jarraian, euskal kantak (eta bestelakoak) elkarrekin abestu genituen.

Igande goizean, Ezkur bilketara abiatu ginen. Hogei bat lagun aritu ginen. Lehen saioa Arratzuko hariztian egin genuen, eta gero Gernikako Juntetxera jo genuen. Han ezkur ederrak aurkitzeaz gainera, ingurukoen jakinmina piztu genuen, eta aukera izan genuen ezkurraren historiari eta jateko moduari buruz solasteko. Ekintza sinbolikoa izan zen: Aginte-instituzioek usurpatutako antzinako arbolaren sinboloa geureganatu genuen une batez… Ezkur bilketaren ikus-entzunezkoa honako loturan aurkituko duzue: http://vimeo.com/76868271

Astran egindako bazkari ederrarekin amaitu genituen aurtengo topaketak.

Hiru egunetan zehar, bilera eta solasaldiez haratago, haziak elkartrukatu eta horien gaineko ezagutzak partekatu ditugu. Astran egiten ari diren baratzerako babak eraman ditugu, eta horiek erein. Dirurik gabeko azokan, elikagaiak, arropak, liburuak eta jostailuak eraman eta hartu ditugu. Basotik bildutako elikagaiez (basa-landare zopak, gaztainak…), kalitatezko ale osoez (oloa, artatxikia, espelta-ogia, arroza…), eta etxeko barazki eta fruituez indartu eta osasundu gara.

Ezkurrak lehortzen jarri ditugu, eta aste batzuen buruan erabilgarri izanen dira. Datorren hilabetean, bigarren saio bat eginen dugu, ezkurraren taninoak nola kendu eta sukalderako nola baliatu ikasteko. Usurbilen izanen da bigarren saio hori, eta data erabakitzean zabalduko dugu deialdia.

Topaketa hauetan aurkeztutako Auzolan Gida laster zintzilikatuko dugu web gunean, eskuragarri izanen delarik ekarpenak egiteko, eztabaidatzeko… hilabete bateko epean. Behin gida osatuta, abenduan argitaratzeko asmoa dugu.

Besarkada bat!!!!

www.auzolan.info
webgunea: www.auzolan.info
posta-e: info@auzolan.info / auzolan@riseup.ne

Anuncios

3 pensamientos en “Resumen del encuentro III. Auzolan Topaketaren laburpena

  1. Pingback: Auzolana eta herrigintza: bizimodu komunitarioak berpiztuz | Kutxiko txoko txikitxutik (KTT)

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s