Hona hemen auzokide talde batek aurrera eramaten duen iniziatiba ederra

Tupper festa!!

Auzoan bizi nahiko genukeen elkarbizitza ta elkarlanaren adibide batekin gatozkizue. Egunerokoa goxoago egiten diguten gauza edota proiektu txiki baina zainddu-landu eta ferekatuen indarrean sinistuta gaudelako. Geure inguruan, geure giro hurbilean urte batzuetatik gaur egunera (ta iraun dezala askoz gehio!!), ari gara harremanak zaintzeko iarduera horretan, modu askotara… Astiro, baina etenik gabe; pausoka, baina atzera begirada botatzeko, denbora tarte gutxi utzirik.

Letra gutxi hauen bitartez, harremana estutzen eta gerturatzen, xamurtzen eta goxotzen lagundu digun esperientzia erraz, dibertente eta betegarria: Tupper festa!!

Astero astero, domeka edo astelehenean, aste osorako sukaldatzeko plangintza egitera jartzen dugunean geure burmuina… ez degu soilik geuk jango dugun horretan pentsatzen; geure lan finaren ondorioz aterako diren 4 tupper betetzeko adina jana hori, hurrengo egunean elkarbanatuko diogun kideari gustukoa izango ote zaion pentsatzen degu, bebai. Bai, bai, horren sinple, erraz eta polita: geure ama ta amonatxuek bezala (aiton eta aitek, askoz gutxiagotan eiten baitziguten…), euren senideentzat maitekiro sukaldatzen zuten edo duten bezelaxe, geu ere horrelaxe egiten aritzen gara, astero, astero.

Ez dirudi erronka zaila, ta izatez ez da. Hori bai, izugarri lagungarria da harremanak sakontzeko, mimoak lotalditik esnatzeko,…, elkarren artean zaintzeko, sarea sortzeko, lagunak lagunago eitteko, hazia erein ta etorkizunean jasotzeko… Auzoa ehuntzen joateko-aritzeko-ekiteko!

Hori bizkotxo txokolatedun izugarrixa, hoiek dilista-hamburgesa liluragarrixak, hoiek babarrun peto-petuak, hori kinoa itzela, hoiek txanpi krema zoragarriak, edota hire paella ganbadun goxo-goxua!!

Asmatu ez degu ezer berririk asmatu, baina tresna ikaragarri ona AYLLUa elikatzen joateko erabiltzen diardugu… ANIMATUKO?

On ein!!

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s