Biba omenaldiak!!

Badugu geure Alde Zahar kuttunean altxor aunitz. Txoko, bazter, armarri, pareta, etxe zahar, lokal eta kale esanguratsu asko, altxorrak dira geurean. Bertako askorentzat eta garai hauetan modan jarri den turismo-kontsumo zoro honek eraginda kanpotik datozenentzat, auzo erakargarria omen da geurea, postalak egiteko hoietako bat. Eta erakargarria eta polita,izan bada. Bertan egunero-egunero esnatu, sukaldatu, negar eta far egin, jana prestatzeko bertako denda txikietan erosi, aldarrikatu, jolastu, zirikatu, bilerak antolatu, maitatu, poteatu, lan egiten dugunok, hau da, elkarbizitzen dihardugunok ordea, bapateko begiradei oharkabean ihes egiten dieten altxorrik badagoela jakin badakigu.. Egunerokotasunean apaltasunez eta nabarmenkeria gurarik gabe Alde Zahar duina eraikitzeko lanean diharduten pertsonetaz ari gara oraingoan. Hauek bai altxorrak!

Itzela da auzo komunitatea eraikitzen murgilduta dauden pertsonen arteko harremanak ezagutzea; elkarlanean sareak sortu eta auzoaren eta auzotarron behar eta nahiei erantzunak bilatzeko prozesuetan buru belarri dihardutenen lana benetan aberasgarria da. Eta badira urte luzeetan zehar komunitatea indartzen ibiliak diren pertsona ugari, denon arteko hartuemanetan sinistuta, auzo hobea eraikitzen dabiltzanak.

Gaurkoan, bizi osoa jardun honetan emana duen Rafaren adibidea ekarri nahi dugu blogera. Horretarako, pasa den urteko Zaharraz Harrotan, auzoak antolatu zion omenaldiaren irudi bildumarekin, mimo handiz egindako bideoaz baliatuko gara. Adinari nola barre egiten dion eta horren indartsu lanean jarraitzen duela ikustea izugarria da. Horrelako jarrerek pila animatzen dute lanean segitzeko, indarberritzen dute ein handi batean. Esker mila beraz, Rafa, benetan! Ta goazen bada lanera… hurrengo auzolana gainean dugula!

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s