AUZOAZ GOZATU, AUZOAN JOLASTU!!!

AUZOAZ GOZATU, AUZOAN JOLASTU!!!

Goian Gasteizko Alde Zaharreko egitasmo hezitzailea da. Orain 4 urte hasi zen martxan izen honekin, baina aurretik ere aisialdiaren eremuan honen aurrekari desberdinak izan ziren. Auzoko haur eta gazte desberdinek auzoa bera, elkartopatzeko , ikasteko eta jolasteko eremu gisa bizitzea du helburu. Bertako esparruak eta aukerak ezagutzea, bertako auzokideekin hartu emana bultzatzea eta honen eguneroko bizitzan parte hartzea.

Hezkuntza komunitate osoaren erantzunkizun gisa ulertzen du. Horrexegaitik, urte hauetan
zehar Goianen baitan, eragile desberdinek parte hartzea izan dute xede. Auzoko eskola
desberdinak eta hauen hezkuntz komunitatea, kale hezitzaileak, auzokideak… Bide berdinean, herri mugimenduarekin, auzo elkarteekin edota elkarte desberdinekin elkarlanean ibiltzen da kontu zehatzetarako.

Auzoko errealitatea kontuan hartuz lan egiten du. Gure auzoa kultur ikuspuntutik oso aberatsa da, eta errealitate hau, elkarrengandik ikasteko aukera bezala bizi nahi izan da. Jatorri eta adin desberdinetako guraso, haur eta gazteak elkartzen dira GOIAN proiektuan, guztiak auzo berean jolasteko eta gozatzeko asmoarekin.

Gaur egun, 3 futbol talde, auzo-dantza talde bat, bertso eskola bat, zirko talde bat, kirol anitz talde bat eta jolas hezitzaile talde bat dago GOIANen baitan. Batzutan, Saregunera joaten dira teknologi berriekin ibiltzera, Hala Bedi irratian ere saiotxoak egin izan dituzte… Urtean zehar guztiak elkartzeko irteerak ere burutzen ditzte eta inguruko txokoren bat ezagutzera joaten dira. Uda heltzen denean, auzoko udaleku irekiak burutzen dituzte eta 2 astetan zehar, auzoko haur guztiak gonbidatzen dituzte elkarrekin jolastera.

Aurreko urteetan udaletxearen diru laguntza jaso izan da proiektuak aurrera jarraitzeko. Azken bi urteetan, eman diren murrizketak direla eta, proiektuari laguntzarik ez ematea erabaki
du udaletxeak, nahiz eta aurreko urteetako balorazio positiboa egin eta gure auzoak behar
bereziak dituela aitortu Gaur egun, Gasteiz eskolako guraso elkartea, kale hezitzaileak eta
begiraleen esfortzuari esker jarraitzen du GOIANek aurrera, eta auzo ikuspegia izango duen egitasmo honek aurrera jarrai dezan lanean jarraitzeko asmoa dute.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s