Auzolanaz komunitatea sortzen… dos experiencias de desarrollo comunitario desde iruñerria y sestao.

txirbilenea

Behin baino gehiagotan erabili dugu blog hau munduko zein Euskal Herriko proiektu eta hausnarketak ezagutarazteko, gure auzorako baliagarriak izan daitezkeelakoan beti ere. Oraingoan, bi ekimenen berri eman nahi dizuegu.

Batetik, bukatu berri den borroka bat dugu: Arantzadi Auzolanean. Iruñerrian, auzolana eta desobedientzia oinarri, lagun talde batek sortutako ortuak. Eta udalaren itxikeriak porlanez estaliak. Gogoratzen Etxauri plazako lehendabiziko auzolan herrikoia eta munipen eta udalaren erantzun errepresiboa? (berria “el correo”n, berria garan). Ba Iruñean antzeko parezido… Arantzadiko ortuak galdu dira, baina Arantzadiko lagunen balorazioa positiboa da. Orain arteko bideak komunitatea ehuntzen lagundu duelako, eta ortu berriak sortzeko asmoa dutelako orain… Bere azken komunikatua eta beraien blogaren helbidea atxikitzen dizkizuegu post honetan. (arantzadiAuzolanean.pdf, salvemosarantzadi).

Bestetik, hilabete eskaseko bizitza duen proiektu jaio berria dakarkizuegu. Sestaon, bizilagun talde batek, garai bateko Labe Garaien bulegoak ziren eraikina okupatu berri du, beraien hitzetan, garapen komunitariorako gune bat sortu asmoz. Blog honetan parte hartzen dugunetako batzuk bisitan egon ginen pasadan asteburuan. Eraikina izugarri handia da eta baldintza nahiko honetan dago, bi solairu garbitu eta antolatu dituzte jada, asanbladetan 50-70 lagun batzen direla kontatu ziguten, lan guztia dutela egiteke baino ilusio handiz ari direla. Eta gauza kuriosoa: adin guztietako jendea bildu dela egitasmoaren inguruan… 35 urtetatik gora! Gazteria ere batu beharko da, hori nahi dute eta lortuko dute ziur gaude, baina, okupazioa gazteriari lotuta bizi dugun herri honetan, ez al da pozgarria jende heldua ikustea okupazioan oinarritutako proiektuak bultzatzen? Gure auzoan badugu Gaztetxea, ez al litzateke polita berarekin batera “heldu” eta “beteranoek” autogestionatutako gune komunitario okupatua izatea auzoan? Ezagutu ditzazuen, sortu duten web orriko esteka uzten dizuegu jarraian (www.txirbilenea.org). Baina azken egunotan arazoak ematen ditu, beraz, badaezpada, bideo baterako lotura ere gehitzen dizuegu.

Gora auzolana eta okupazioa!

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s