Utzi bakean Gaztetxea!!

Desgraciadamente y una vez más la policía autónoma aprovechó la excusa de un altercado ajeno para entrar, identificar y agredir a la gente que estaba cerrando el  Gaztetxe. Los policías armados entraron con actitud violenta y estuvieron campando a sus anchas durante más de una hora mientras identificaban y mantenían a la gente contra la pared.

 Desde este blog, queremos denunciar este enésimo ataque policial y mostramos todo nuestro apoyo a la Gazte Asanblada. El Gaztetxe nunca ha sido condicionado por amenazas ni violencia policial, y desde aquí, seguiremos denunciando todo ataque en Gasteiz y especialmente en Alde Zaharra.

 Adjuntamos el documento publicado por la Gazte Asanblada para denunciar los hechos ocurridos en la madrugada del jueves al viernes.

 

POLIZIA GAZTETXETIK KANPO!!!

           Tamalez beste behin ere Ertzaintzaren bisita izan genuen ostegun gauean Gasteizko Gaztetxean. Goizeko bostak zirela eta Gaztetxea garbitzen hasi ginela zazpi patrulla agertu eta atea ostiko batez ireki zuten.

            Gaztetxearen inguruan istiluren bat egon izana, norbaitek kalean ustezko irain bat bota izana… berdin da, aitzakia nahikoa da etxe honetan sartzeko. Barnean zeuden lagun guztiak paretaren kontra jarri zituzten, euren poltsikoak miatu eta nortasun agiriak eskatu zizkieten. Gero, ustezko testigu batek seinalatuta arduradun bat izendatu eta Gaztetxea goitik behera hankaz gora jartzeari ekin zioten. Nola ez, beste behin ere, horman zeuden preso politikoen argazkiak eta euren iritziz “susmagarriak” ziren hainbat gauza (zapiak, pegatinak, kartelak…) eraman zituzten. Gaur etxea txukuntzen ari ginela, agerian gelditu dira atzoko agenteen umekeriak: garagardo katxiak ohe gainean botatzea, bateria bat ostikoz apurtzea, eszenatokiaren izkina altxatzea (beharbada Ali-Babaren altxorra aurkituko zutela uste zuten) eta abar luze bat.

            Aitzitik, guk ez dakigu zer egin, ez dakigu nola jokatu. Salaketa ipiniz gero, beraiek salatzailearen kontrako salaketa jarriko dute, eta termino judizialetan euren hitzek gureen pisu bikoitza daukate. Buru-gogor jarri eta Gaztetxea miatzeko agindu bat behar dutela errepikatzea, euren porren laztan goxoak jasotzeko dei bat egitearen pareko ekintza da. Ez dakigu noren babespean egin ditzaketen horrelako barrabaskeriak, hona etorri eta inolako azalpenik eman gabe eta impunitate osoz kaleko begiradetatik at gelditzen diren umiliazioak gauzatzeko indarra nondik ateratzen duten. Umiliatu egiten gaituzte, eta 24 urtez Gasteizko gazteekin egindako lana eta jartzen ditugun gogoak ezdeusean uzten dituzte ekintza hauen bidez.

            Hala eta guztiz ere, aurrera ateratzen dugun proiektu honetan sinismen osoa daukagu, eta honelako indar erakustaldiekin, ez gaituzte kikiltzen. Are gehiago, gogo berriz jaikiarazten gaituzte hurrengo goizeetan, egiten duguna norabide onean dagoela baino ez digute argi uzten.

            Beste behin argi eta garbi Gaztetxean poliziarik ez dugula nahi esan beharrean gaude.  Beraien erabakien erantzukizuna ezin da ezerezean geratu, bada garaia inpunitate polizialari aurre egiteko.

 

Gasteizko Gaztetxeko Gazte Asanblada

Anuncios

Un pensamiento en “Utzi bakean Gaztetxea!!

  1. Pingback: 2012, crónica de un barrio vivo y una política institucional nula. | la gente rula

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s