Probatu ez duenak… ez daki zer den hau!!!!

Gure iruzkina:

Eta ez daki zer galtzen duen!!! Erantsiko genioke. Izan ere, iruzkinaren goiburuko lelo hori bera erabili du Gazte Asanbladak Gasteizko Gaztetxearen 24. urteurreneko ospakizunak aurkezteko… Harrapazank!!!

Bloga irakurri ohi duzuenok dagoeneko badakizue “Muinoko Etxeaz” aritzen garen bakoitzean nekez deskribatzeko moduko sentimenduak sortzen zaizkigula eta erraietatiko grinak hartuta egiten dugula, beste hainbat gasteiztarri gertatzen zaien bezala. Eta autogestioa, inplikazio kolektiboa eta geure etorkizuna erabaki eta eraikitzeko herri-boterea hitz hutsak baino, tresnak direla frogatzea da lagenterulako orriotatik hainbat ekimen bultzatu eta sustatzeko dugun arrazoia: errealitate posible eta lorgarria da, Gasteizko Gaztetxeak 24 urtetzar hauetan frogatu duenez. Idatzitako Historia luze horretan zehar (bai, letra larriz idazten hasi beharko dugu), “aske ikasteko eskola” bikaina izan da eta gutako askok hainbat gauza ikasi dugu bertan; norberaren erabakiak inoren esku ez uzten, ametsei hormarik ez jartzen, utopiaren alde lan egitea utopia egi bihurtzen hastea dela, erlazionatzea baino askoz gehiago dela partekatzea, hobby bat izatea baino askoz gehiago dela konpromisoa hartzea, oldartzen zaigun egungo mundu hau eraldatuko duen iraultzaren aldeko apustua lan erakargarria izan daitekeela eta lan horretan nork bere jarrerak zalantzan jartzea dela tresnarik iraultzaileena… Eta beste hamaika ikasgai. Bai badakigu, baina ohartarazi egin dizuegu Gaztetxeaz eta bere Historiaz aritzean grina pizten zaigula… Eta pozik gainera, ez baikaude grina baretzeko prest! Izan ere, aurtengo leloak dioenez: probatu ez duenak… ez daki zer galtzen duen!

Bada, esandakoa, Gaztetxearen 24. urteurrena ospatzeko ekintza-proposamen mordoa dugula, desberdin bezain erakargarriak eta bertan ikusiko dugula elkar… Jarrai dezagun jada Historiaz gainezka dagoen Muinoko Etxeari bizia, berotasuna eta etorkizuna ematen geure presentziaren bidez. Zorionak Gazte Asanblada!!!… Zorionak frogatu dugun guztioi!!!

 

Nuestro comentario:

Y no sabe lo que se pierde!!!! Añadiríamos nosotras. Porque el lema que encabeza este post es el utilizado por la Gazte Asanblada para presentar los actos del 24 cumpleaños del Gaztetxe de Gasteiz… ahí es nada!!!

Quienes seguís este blog ya sabéis que para nosotras (como para otra mucha gente de Gasteiz) hablar de “la Casa de la Colina” es, hablar de sentimientos difícilmente descriptibles, y es dejar rienda suelta a la pasión. Porque si desde las páginas de lagenterula a menudo intentamos impulsar y promover iniciativas basadas en la autogestión, la implicación colectiva, la recuperación del poder popular para decidir y construir nosotras mismas nuestro futuro, es, en gran medida, porque sabemos que todo ello es mucho más que palabrería hueca: es una realidad posible y alcanzable como lleva demostrándonos desde hace 24 añazos el Gaztetxe gasteiztarra quien, además, en su ya larga Historia (sí hay que empezar a escribirla con mayúscula) ha sido la auténtica “Escuela libre de aprendizaje” en que muchas de nosotras hemos aprendido a no delegar en nadie nuestras decisiones; a no poner muros a nuestros sueños; a que trabajar por la utopía es comenzar a hacerla realidad; a que compartir es mucho más que relacionarse; a que comprometerse es mucho más que practicar un hobby; a que apostar por una revolución que transforme un mundo actual que nos agrede puede ser una apasionante tarea donde el cuestionamiento de las propias actitudes cotidianas sea la herramienta más revolucionaria… y a mucho más. Sí, lo hemos advertido, al hablar del Gazte y de su Historia, nos puede la pasión… y, encantadas de que así sea, no estamos dispuestas a reprimirla. Porque como dice el lema de este año: quien no lo ha probado… no sabe lo que es esto!.

Pues eso, que en torno al 24 aniversario del Gazte ya hay un montón de propuestas de actividades que nos presentan, tan variopintas como atractivas… y que en ellas nos vemos. Contribuyamos con nuestra presencia en ellas a seguir dando vida, calor y futuro a una Casa de la Colina ya cargada de Historia. Zorionak Gazte Asanblada!!!… Zorionak probatu dugun guztioi!!!

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s