El caso del edificio okupado de San Fran 3 / SanFraneko 3.eko eraikin okupatua

Salaketa erabiliz, elkartasuna praktikatuz eta eguneroko konpromisoaz auzoa pizteko moduaren adibide ederra

Todo un ejemplo de cómo dar vida a un barrio ejerciendo la denuncia y practicando la solidaridad y el compromiso cotidiano

Nuestro comentario:

En lagenterula ya hemos hablado más de una vez del edificio okupado de San Francisco 3, una de las más claras demostraciones prácticas de cómo hacer barrio desde el propio vecindario: dando vida a un edificio muerto desde hace años, hogar a más de una decena de jóvenes sin opción a él, local a media docena de colectivos sociales y vecinales (entre ellos el propio

Egin Ayllu), voz a unas fachadas y balcones para que denuncien una sociedad enferma, y esperanza a un barrio que ve cómo la juventud se compromete en la defensa de un barrio reivindicativo, activo y peleón.

Todo eso, y mucho más. Porque en estos poco más de 8 meses, además de iniciativas populares (cenas veganas a quien quiera acercarse todos los martes), solidarias (ofreciendo espacio y calor a los menores migrantes a quienes la Diputación ha dejado en la calle sin ningún tipo de ayuda y recurso), formativas e informativas (jornadas de debate sobre diversos temas) y de defensa e implicación con el barrio (la última su activa participación en la pasada burrunba)… además de todo esto su día a día, su experiencia concreta, su práctica cotidiana de la okupación es un continuo cuestionamiento y denuncia de quienes quieren condenarnos a un futuro sin futuro, como ellas mismas explican perfectamente:

siendo la carencia de espacios que tenemos para llevar a cabo nuestros proyectos tanto de vida como sociales, educativos y de ocio un problema real, apostamos por la liberación de espacios vacíos en manos de quién no los necesita realmente y solo los quiere para lucrarse a costa de la miseria ajena. Consideramos esto como una respuesta directa para cubrir estas carencias y para liberarnos de esta situación por nosotros mismos, sin necesidad de mendigar a ninguna institución.

(…) Para nosotras okupar es apostar por la autogestión. Esto quiere decir que, si tenemos una necesidad, hacemos todo lo posible por cubrirla entre todas y con nuestros propios medios. Autogestión es también ser capaces de aprender a hacer algo y llevarlo a cabo mediante el esfuerzo colectivo, apoyo mutuo e imaginación para así sacar la máxima utilidad a todo lo que se encuentre en nuestro entorno y a nuestro alcance. Y como somos nosotros solamente las que sabemos que es lo que realmente queremos o necesitamos, no nos quedaremos de brazos cruzados esperando a que otros lo hagan por nosotras.

Esta palabras son parte de un realmente interesante dossier que han elaborado con el nombre Vivienda, espekulación y okupación. Zabaldu begiak, ireki ateak (zabaldu_begiak, dosierra) y en el que además de contarnos sus razones y argumentos, nos aportan ilustrativos datos de la situación actual de la problemática de la vivienda tanto en el conjunto de la ciudad como del propio Casco.

Gure iruzkina:

Lagenterulan behin baino gehiagotan aritu gara San Frantzisko kaleko 3.eko eraikin okupatuaz, auzoa auzokideengandik abiatuta eraikitzeko moduaren erakusgarri praktiko argia baita: duela asko hiltzat jotako eraikina berpiztu dute, etxe bat izateko aukerarik ez duten dozena bat gazterentzat Etxe izan dadin, dozena erdi gizarte eta auzokide-kolektiborentzat lokal izan dadin (besteak beste, Egin Ayllu bera), fatxadak eta balkoiek ere gizarte makurra salatzeko ahotsa izan dezaten, gazteek auzo aldarrizale, aktibo eta borrokalari hau defendatzeko duten konpromisoa ikusita, kale-kantoietan esperantza-bolada ibil dadin.

Hori guztia eta askoz gehiago. Izan ere, bertako bizilagunek 8 hilabete luze daramatzate temati, etorkizunik gabeko etorkizunera kondenatu nahi gaituztenak zalantzan jartzen eta salatzen, bide zehatz eta zuzenetik: herri-ekimenak (afari beganoak asteartero, gerturatu nahi duten guztientzat), elkartasun-ekimenak (aldundiak laguntzarik eta baliabiderik gabe kalean utzi dituen adingabe migratzaileei Espazioa eta Gizaberoa emanda) prestatzeko eta informatzeko ekimenak (hainbat gairen inguruko eztabaidak), auzoa defendatzeko nahiz inplikatzeko ekimenak (euren parte-hartzea nabaria izan zen azken burrunban)… Argi eta aratz azaltzen dute beraiek:

 “proiektu sozialak, hezkuntzakoak, aisialdikoak… gauzatzeko eremuen falta ikusita, (eremu hutsak) benetan behar ez dituzten edota espekulatzeko bakarrik nahi dituzten eskuetan dauden eremu hutsak askatzearen alde gaude. Egoera honetatik gure kabuz askatzeko eta behar hauek asetzeko erantzun zuzen bezala ulertzen dugu, edozein instituziori eskean ibili gabe.

(…) Guretzako okupatzea autogestioaren aldeko apustua egitea da. Beraz, gure edozein behar gure propioekin asetzeko ahalegina egiten dugu. Autogestioa ikasteko aukera bihurtu zaigu, edozein kontu esfortzu kolektiboaren bitartez aurrera eraman ahal izatea, elkar lagunduz eta gure irudimenaz baliatuz. Eta batez ere, inortxok ere ez dakienez guk baino hobe zeintzuk diren gure benetako beharrak, ez gaudelako prest besteen gain uztera gure erabakiak.”

Hitz horiek dossier benetan interesgarri baten zati dira, Etxebizitza, espekulazioa eta okupazioa. Zabaldu begiak, ireki ateak (zabaldu_begiak, dosierra) izenekoa. Euren arrazoi eta argumentuak kontatzeaz gain, etxebizitzaren egungo problematika irudikatzeko datu adierazgarriak ematen dituzte, hiri osokoak nahiz alde zaharrekoak.

Pero, claro, tanta denuncia, tanta rebeldía, tanto compromiso, tanta alegría, tanto cuestionamiento, tantas puertas abiertas abriendo ojos y mentes y tanta VIDA con mayúsculas, causan pavor a quienes pretenden precisamente todo lo contrario: tenernos acogotadas en una existencia gris, resignadas y sumisas… para ellos poder vivir a sus anchas a costa de nuestro miedos, inseguridades, cobardías… generadas por su práctica de la violencia económica, jurídica, legal, institucional, policial… Y parece que ya han empezado a desenfundar sus armas, dando los primeros pasos para proceder al desalojo del edificio.

Pero las okupantes del edificio lo tienen claro:

La ley y el orden, como en tantas ocasiones, se encargan de perpetuar las desigualdades y, como hemos visto anteriormente en la problemática de la vivienda, incluso de ahondarlas. A su vez, la criminalización de la okupación sirve para despreciar toda actitud y proyectos que ponen esa ley y ese orden en cuestión. Nosotras, sin embargo, estamos dispuestas a saltar por encima de la criminalización, ya que estamos totalmente convencidas de que lo que hacemos es totalmente legítimo y adecuado a las circunstancias. Así las cosas, ¿quién es el criminal? ¿Quién desaloja y desahucia dejando a la gente en la calle o quién devuelve la vida a espacios, víctimas del olvido y del deterioro, por pura necesidad?

Por eso no podemos estar más de acuerdo con las últimas palabras de su dossier:

Ahora, es el momento de defender todo lo construido, ya que se cierne sobre la casa la amenaza de desalojo. Para ello es imprescindible toda vuestra complicidad y apoyo.

Así que habrá que estar atentas para seguir tejiendo solidaridades y compromisos, la mejor de las formas de seguir construyendo entre todas un Alde Zaharra Bizirik


Baina, jakina, hainbeste salaketa, halako errebeldia, hain konpromiso eta poz handiak, hainbeste gauza zalantzan jartzea, hainbeste ate ireki begi eta buruak zabaltzen, halako BIZITZA, letra larriz, kezkagarri dira aurkakoa nahi dutenentzat: existentzia grisean kikilduta egonaraztea, etsita, otzan… Haiek nahierara bizi daitezen indarkeria ekonomikoaren, juridikoaren, legalaren, instituzionalaren, polizialaren bidez sortu dizkiguten beldurren, ziurgabetasunen, koldarkerien kontura… Eta dirudienez, armak zorrotik ateratzen hasi dira, eraikina berriz ere husteko lehen urratsak ematen ari baitira.

Hala eta guztiz ere, eraikineko okupanteek argi dute:

“Legeak eta ordenak, beste askotan bezala, ezberdintasunak mantentzeaz arduratzen da eta lehenago etxebizitzaren arazoarekin ikusi dugun bezalaxe handiagotzeaz ere bai. Era berean okupazioaren kriminalizazioak lege eta orden hori zalantzan jartzen dituzten jarrera eta proiektuak gutxiesteko balio du. Gure aldetik prest gaude kriminalizazio hori gainditzeko, zilegitasuna eta legalidadea sarritan bat ez datozela argi dugulako. Hortaz, zein da kriminala? Zeinek desalojatzen edo desjabetzen du, jendea kalean utziz? Eta zeinek itzultzen die bizitza ahazturan eta utzikerian sartutako espazioei, beharrak asetzeko?”

Eta horrexegatik egiten dugu bat bete-betean euren dossierreko azken hitzekin:

 

“Orain eraikitako guzti hau defendatzeko garaia da, DESALOJO arriskua bertan baitugu. Gure prestutasuna eta zuen konplizitateak bat egitea espero dugu.”

Hortaz, adi egon beharko dugu elkartasuna eta konpromisoak ehuntzen jarraitzeko, horixe baita modurik onena guztion artean Bizirik dagoen Alde Zaharra eraikitzen jarraitzeko.

Anuncios

2 pensamientos en “El caso del edificio okupado de San Fran 3 / SanFraneko 3.eko eraikin okupatua

  1. Pingback: 2012, crónica de un barrio vivo y una política institucional nula. | la gente rula

  2. Pingback: Todas atentas: ¡El edificio de San Fran 3 en amenaza de desalojo inminente! | la gente rula

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s