Ez dezala inork beldurrik izan… gure asmo bakarra argiagoak izatea da, errulatzen jarraitzeko / Sólo pretendemos ganar en claridad, para seguir rulando

Gure iruzkina:

Seguruenik zuetako askok ezusteko galanta hartuko zuen egunotan lagenterula blogean sartutakoan. Hara! Zer demontre da hau! Lagenterula jada ez da garai batean bezalakoa! Aldatu egin digute!… tira, neurri batean arrazoia daukazue… astindu ederra eman diogu blogaren itxurari… baina, ez izan beldurrik, aldaketa bakarrak itxurakoak dira, izan ere, gure asmoa, funtsean, betikoak izaten jarraitzea da.

Kontua da zuen iradokizunetako batzuei kasu egin eta irakurketa argiagoa egiten saiatu egin garela… halaxe da, onartu egin behar dugu horren gustuko genuen beltz kolore horrek oztopatu egiten zuela irakurketa, baita hizkien tamainak ere, horregatik handitu egin dugu, hobeto irakur dadin.

Eta bide batez, blogeko sarrerako argazkia ere aldatu dugu. Orain jarri duguna gertuagoa eta biziagoa delakoan gaude… eta gainera zuetako batzuk ere hortxe agertzen zarete, izan ere, argazkia Tras las piedras vive un barrio filmaren estreinako proiekzioa zela eta egin genuen festakoa da.

Blogeko eskuineko zutabean ere egin ditugu aldaketak. Batetik dagoeneko zaharkituta zeuden zenbait konturen inguruko estekak kendu egin ditugu; bestetik, esparru berri bat sortu dugu apurka-apurka sartu ditugun bideo guztiak ikusteko aukera ematen duena. Halaber, garrantzi berezia eman nahi izan diogu eskolaren kantari: Eskola lortuko dugu!

Dena den, badira konpondu gabeko zenbait kontu, baina helduko diegu noizbait. Adibidez, post-en sailkapen hobea behar dugu, interesgarri suertatzen zaizkizuen gaietara errazago sar zaitezten. Gure ustez, 250 post inguruan sartu ondoren, hasierako sailkapena zaharkituta gelditu da, eta etiketak balizko konponbidea izan badaiteke ere, gauza bera gertatzen zaie, alegia, denboraren poderioz etiketen zerrendan bilduta ez dauden gaiak agertu direla. Kontu honen inguruan ere onartuko genituzke zuen iradokizunak. Norbaiti bide egokiago bat okurritzen bazaio, esan diezagula.

Azkenik, sare sozialen bidez bloga zabaltzeko aukeraren abantailak eta desabantailak aztertzen ari gara. Zuen iritzia jakiteak erraztuko liguke erabakiren bat hartzea.

Baina azpimarratu nahi duguna zera da, argi izan dezala mundu guztiak arestian esan bezala aldaketok itxurakoak baino ez direla. Funtsean, lagenterula bultzatzen duen izpiritua eta horren helburua betikoak dira. Batez ere, gure bloga itxi nahi duten lagun horiei zuzendutako mezua da hau: Arroita, PERI, Katedral Fundazioa, eta, oro har, auzoari bizkar ematen dioten erakundeen  interesen gainetik geru eta jende gehiago dabil errulatzen, hau da, bere energia eta adorea jartzen, auzo hau maitatzen dugun pertsona guztion artean amesten dugun Alde Zaharra denon artean eraiki dezagun. Holaxe beraz, jarrai dezagun errulatzen.

Nuestro comentario:

Probablemente algunas de vosotras al entrar en estos días en lagenterula os hayáis llevado una sorpresa ¡joder qué esto, que lagenterula ya no es lo que era, que nos la han cambiado!… Y sí, en parte tenéis razón… este blog ha cambiado de aspecto casi de forma radical… pero que nadie se asuste, que los únicos cambios tienen que ver con la forma, en el fondo pretendemos seguir siendo las mismas de siempre.

Lo que ha ocurrido es que haciendo caso a algunas de vuestras sugerencias hemos intentado ganar en claridad de lectura… porque es verdad, ese negro de fondo que tanto nos gustaba, complicaba la lectura; igual que el tamaño de la letras de nuestros post, por eso también la hemos aumentado.

Ya metidas en faena, hemos decidido cambiar también la foto de cabecera. La que luce ahora el blog se nos hace más cercana, tiene más vida… y además estáis algunas de vosotras, pues corresponde a la fiesta que organizamos con motivo de la proyección al barrio de su película Tras las piedras vive un barrio.

La columna derecha del blog también ha experimentado algunos cambios. Por un lado, hemos retirado links sobre cuestiones que ya se han ido quedando atrasadas; por otro, hemos creado un nuevo espacio donde poder acceder directamente a todos los videos que se han ido incorporando. También damos una especial relevancia al video con la canción de la escuela Eskola lortuko dugu!.

No obstante, aún quedan cuestiones pendientes que estamos intentando ver cómo resolver. Por ejemplo, una clasificación de los post que permita acceder de una forma más sencilla a los temas que os interesen. La clasificación inicial nos parece que se ha quedado desfasada tras los casi 250 post insertados, y aunque las etiquetas pueden ser otra opción, les sucede igual, con el paso del tiempo han ido apareciendo nuevos temas que no están recogidos en el listado de etiquetas. En esto también estamos abiertas a vuestras sugerencias. Si a alguien se os ocurre una forma más adecuada, no tiene más que decírnoslo.

Finalmente, también estamos sopesando las ventajas e inconvenientes de expandir el blog a través de las llamadas redes sociales. Conocer vuestra opinión al respecto, seguro que nos facilita tomar decisiones.

Pero ante todo, que a todo el mundo le quede claro, como decíamos al principio, son meros cambios de forma. El fondo y el espíritu que anima a lagenterula, así como sus objetivos, siguen intactos. Lo decimos sobre todo por esos amigos nuestros que amenazan con cerrarnos. A pesar de Arroitas, PERIs, Fundaciones Catedral e instituciones que siguen dando la espalda al barrio, cada vez hay más gente rulando, esto es, aportando sus energías, su ánimo y su trabajo para que, entre todas las personas que queremos a este barrio, vayamos construyendo conjuntamente ese Casco que soñamos. Lo dicho, a seguir rulando.

Anuncios

Un pensamiento en “Ez dezala inork beldurrik izan… gure asmo bakarra argiagoak izatea da, errulatzen jarraitzeko / Sólo pretendemos ganar en claridad, para seguir rulando

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s