‘AUZOLANAREN KULTURA’. Iraganaren ondarea, orainaren lanbesa, etorkizunaren giltza

Gure iruzkina:

Orain dela ia urtebete, beste post batean, Auzolana herri-tresnaren inguruan sakontzen jarraitzeko asmoa azaltzen genuen. Post horretan, urriaren hasieran Usurbilen ospatuko ziren Auzolanari buruzko ihardunaldiak komentatzen genituen eta bertan, beste iharduera batzuen artean (zeinetan ehundaka pertsonek hartu zuten parte), post honi izenburua ematen dion liburuaren aurkezpena izango zela aipatzen genuen.

500 bat orrialdeko liburua, Jasone Mitxeltorenak idatzia eta Txalaparta argitaletxeak argiratuta (22 eurotan), oso gomendagarria izateaz aparte, auzolanaren benetako zentzuari hurbiltzeko ezinbesteko tresna da. Auzolanaren hamaika aukeretan eta aurpegi ezberdinetan sakontzeko, bere historia eta gure lurrarekiko lotura kulturalak ezagutzeko… eta adibide zehatz eta ezberdin  askoren esku, gaur egun tresna honek duen bizitza antzemateko aukera aparta ematen du liburuak.

Etorkizuneko post-en batean liburuak jasotzen dituen zenbait kontuetara bueltatzeko asmoa daukagu; liburuak gerturatzen dizkigun auzolan adibide liluragarrietara hurbiltzeko eta hauetan sakontzeko, jendeak euren kabuz antolatzeko eta literalki, euren eskuz etorkizuna eraikitzeko eta ametsak egia bihurtzeko daukan izugarrizko gaitasunaz ikasten jarrai dezagun. Baina momentuz, gosea egiteko, irrika sortzeko eta gehiagorako nahia pizteko, argitaletxeak ematen duen aukerari esker, testuaren lehenengo 100 orrialdeak deskargatzeko link-a uzten dizuegu. On egin eta bapo geratu arte.
Auzolanaren Kultura”ren lehendabiziko ehun orrialdeak:

http://www.txalaparta.com/upload/productos/Auzolanaren_kultura.pdf

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s