Arkitektorik gabeko arkitektura… posible ote???

Gure iruzkina:

Duela hilabete batzuk, gure lagun Unai Fernandez de Betoño arkitektoak, azken urte hauetan Alde Zaharrean egon diren Auzolan esperientziei buruzko artikulu bat idaztea eskatu zigun. Ezin izan genion ezetz esan, artean hilabete batzuk lehenago guk antolatutako gentrifikazioaren inguruko jardunaldietan parte hartzeko eskatu baikenion… eta egia esan hitzaldi oso interesgarria eta landua eskaini zigun.

Baina kontu honetaz mintzo egon ginenean beste gai batek deitu zuen gure arreta. Artikulua, arkitektoek idazten duten aldizkari batean agertzeko zela esan zigun, bertan idazle gehienak arkitektoak direlarik, baina hala ere, gure artikulua arkitektorik gabeko arkitekturari buruzkoa izan behar zuela. Eta guretzako aukera ezin hobea iruditu zitzaigun. Nazkaturik gaude auzoko errealitatea ezagutzen ez duten arkitektoek diseinaturiko PERI planaren ondorioak pairatzeaz, gure etxeetan obrarik txikiena egiteko ere (komun moldatu bat jartzea adibidez) txosten arkitektoniko baten beharraz, beraien lana eskatuz gero arkitektoen gehiengoak (salbuespenak salbuespen) irabazten duen diru izugarriaz… Eta gainera txostena euskaraz idazteko aukera eskaini ziguten!

Bada, 2011ko udari dagokion ALDIRI arkitektura eta abar aldizkariaren 7. zenbakia kalean da jada, eta bertan dago gure artikulua. Aldizkaria irakurtzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu, eta ez bakarrik gure artikuluari dagokionez (jadanik horren guztiaren jakinean baitzaudete), agertzen diren gainontzeko artikulu guztiengatik baizik. Aldizkariaren (42 orrialde, 6 euro) laburpen eta aurkibide zehatz bat jarraian duzuen link-ean aurkituko duzue: http://www.unibertsitatea.net/blogak/aldiri/7-zenbakia-arkitektorik-gabeko-arkitektura

Zuen arreta bereganatzeko, aldizkariraren sarrerako azken paragrafua (Aldi baterako gune autonomoak, izenekoa) hemen uzten dizuegu:

Arkitektoak beti izango dira beharrezkoak esango dute. Ezezkoa baieztatzea txorakeria izango litzateke, utopia. Baina Aldi Baterako Gune Autonomoak ez dira utopiak, egun gertatzen diren egoerak baizik, teknika eta legediaren itzaletik hanka egiten duten esparruak baitira. Esku artean duzun ale honetan hainbat zirrikitu bildu nahi izan ditugu, autonomia hauek guztiek emandako irakasgaiak gurera erakartzeko.

 On egin!!!

Anuncios

Un pensamiento en “Arkitektorik gabeko arkitektura… posible ote???

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s