KUKUTZA: HARROTASUNA ETA MINA!!!!

Nuestro comentario:

Está claro que a todas lo sucedido con Kukutza nos provoca una mezlca de sensaciones contrapuestas, básicamente orgullo y dolor. Pero nos parece que hablar de esos sentimientos, sacarlos, compartirlos, es también edificante. Por eso le hemos pedido a una persona de Egin Ayllu que los ha vivido muy de cerca que intentase
trasladar a palabras algo de lo mucho que ha sentido y vivido estos días, y ése el texto que aquí os dejamos, y que nosotras compartimos y hacemos nuestro… con
todo los sentimientos que lleva en su interior.

También os dejamos el lin al comunicado que han sacado las gentes de Kukutza: http://kukutza.blogspot.com/2011/09/vuestro-tiempo-se-acaba.html

 

 

KUKUTZA: HARROTASUNA ETA MINA!!!!

Esperantzari idatzi nahi nion, oraindik aurrera eraikitzeke eta amesteke dagoenari, kiratsa darion mundu honetatik libratzen diren hurrengo espazioei. Baino haserre nago, haserre egoteko motiboak ditut eta orain, eskubide hori ere ukatu nahi digute. Hutsunea begiratzen dut, jada, ez dira oihuak eta sirenak entzuten, eta isiltasun honek mindu egiten nau.

Asko zaretela sinistu duzue, eta bai hala da, haiek baino askoz gehiago zarete,  gara. Auzoak, herriak, lantegiak, ikastetxeak martxan jartzen dituzuenak zarete, haiek horretarako ez baitute balio. Askoz gehiago zaretela demostratu duzue, egunez egun, manifestaldietan, atxikimenduetan… eta halere, etorri egin dira, eta zuen gainetik pasa dira, bortxaz. Arrazoia duzuela badakizue, eta adierazpenez, argudioz, hitzez bete dituzue kaleak, sarea, egunkariak… eta halere etorri egin dira, begira nola utzi gaituzten. Justua zela dakizue, baina ez hori bakarrik, haien hamaika gezur zuritzeko frogak zenituzten eta haien justiziaren aurrean demostratu nahi izan duzue. Justizia, koldarkeriagatik etxean geratu zen ostiral horretan. Maitatu egin duzue, bizitako momentu bakoitza, ikasteko gaitasun hori, baina batez ere maitatu egin duzue, zuengan konfidantza izateko aukera eman dizuelako espazio horrek, oraindik ustelduta ez gaudela sinesteko aukera bat. Maitasun hori zabaltzeko gai izan zarete, doinuz, hitzez, irudimenez gutako bakoitzari kutsatzeko. Baina maitasun guzti horrek ezin izan du basakeria hau ekidin. Amorratu egin zarete, amorru hori itotzen saiatu ere, bihotza bero baina burua hotz mantentzen, garesti ordainduta. Azkenerako amorru horrek kaleak sutu ditu, momentu batez libreago sentitu zarete, adierazteko libre gutxienez. Eta halere,
etorri egin dira, jipoitu gaituzte, auzokideak beldurtu eta gazteak atxilotu. Zenbat galera bizi behar ditugun galdetzen diot neure buruari. Zenbat balio duen gure garaipen
bakoitzak. Hutsuneari begiratzen diot, jada, ez da oihurik edo sirenarik entzuten. Hutsunearen aurrean zuek agertzen zarete. Zuetako bakoitza, zuen konbentzimendua, zuen
akats eta dohai guztiak, zuen jarrera. Ez nion esperantzari idatzi nahi, baina…. Baina mendekuak aukera bat izan behar du kontu guzti honetan, gure ametsak haien amets gaizto izaten jarraitzen duten bitartean!!

AUPA ZUEK!!!!

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s