Gentrifikazioa: maletak egitera! / Gentrificación: ¡A hacer las maletas!

Auzoan bizi edota bertatik pasa izan bazarete, seguruenik ikusi dituzue egun hauetan zehar leku ezberdinetan agertu izan diren maleta misteriotsuak. Balkoi batzuetatik zintzilik; erranpa mekanikoen gainean; hainbat komertzioren ate edota erakusleihoetan; zenbait tabernaren barrualdean. Kartel edota pegatina itxurako maletak ere, taberna zein bertako komun gehienetan agertu direnak. Neurri erreala duten berrogeita hamar maleta baino gehiago (benetakoak edota kartoizkoak); 100 baino gehiago karteletan eta ehunka pegatinetan.

Maleta mutu hauen agerpenak gentrifikazioaren (edo guk esaten dugun moduan: maletak egitera!) inguruan auzokide zein auzoko erabiltzaile direnen arreta deitzea zuen helburu.

Maletek ahotsa eskuratu duten momentu honetan azaldu dezakegu zein den hitz potolo horren esanahia. Gentrifikazioa (antropologiak eta hirigintza sozialak erabiltzen duten hitza) auzo zein alde zahar askok jasan behar izaten duten transformazio prozesua da, zeinetan hirigintza zein higiezin planen bitartez bertan bizi diren herri klaseak kanporatuak izaten diren erosteko ahalmen handiagoa duten beste batzuentzako lekua eginez. Helburu hau lortzeko erremintarik erabilienak auzoetako biziberritze planak izaten dira, turismoa ardatz hartuta auzoko musealizazioan bakarrik zentratzen direnak.

Badakigu zaila dela kontzeptu hau ulertzea. Eta are konplexuagoa oraindik prozesua nabaritzea, gutxika-gutxika burutzen delako, maiz hamarkada luzeetan zehar, inolako zaratarik atera gabe… baina sekulako eraginkortasuna lortuz, baldintza sozioekonomiko txarrenetan bizi den biztanleriari eragiten dizkion kaltearekin soilik konparatu daitezkeenak, finean hauengan zentratzen baita kanporaketa.

Baina kontzeptu hau hurbildu eta denon artean Alde Zaharrean duen eraginaren jabe egin gaitezen, Egin Ayllutik kanpaina bat martxan jartzea erabaki dugu, hurrengo hilabeteetan zehar burutuko duguna. Eztabaida zein informazioa zabaltzeko asmoarekin zenbait bitarteko erabiltzeko asmoa duen kanpaina izango da hau: dokumentu idatziak, hitzaldi eta mahai-inguruz hornituriko jardunaldiak, ikus-entzunezko materialaren sorpena, sorpresatxoren bat… Eta horren adibide, hurrengo astean kalean zein interneten zabalduko dugun fanzinea.

Si vivís en el barrio o pasáis con cierta frecuencia por él, probablemente hayáis observado que en las últimas semanas han aparecido unas misteriosas maletas por diversos lugares. Colgadas en algunos balcones; encima de las rampas mecánicas; en las puertas o escaparates de diversos comercios; en el interior de algunos bares. Maletas también en forma de cartel o pegatina en la mayoría de bares, y en gran parte de sus baños. Más de cincuenta maletas de tamaño real (de verdad o de cartón); más de 100 en cartel y varios cientos en pegatinas.

El objetivo de la aparición de esas maletas mudas era llamar la atención del vecindario y personal usuario del barrio sobre una cuestión: la gentrificación, que nosotras traducimos por ¡A hacer las maletas!

Porque ahora que esas maletas han cobrado voz podemos saber cuál es el significado de ese palabrejo. La gentrificación (término utilizado por la antropología y el urbanismo social) se define como el proceso de transformación que padecen muchos barrios y centros históricos por el que, mediante planes urbanísticos e inmobiliarios, las clases populares de la población original son expulsadas progresivamente para dar entrada a otras de mayor poder adquisitivo. La herramienta comúnmente más utilizada para ello es la excusa de los Planes de rehabilitación del barrio, que impulsan una rehabilitación centrada en su musealización como reclamo turístico.

Sabemos que este concepto puede parecer complejo. Y somos conscientes también de que, a menudo, es muy difícil de percibir, porque se va gestando lentamente, a veces durante varias décadas, sin grande ruidos ni alharacas… pero con una endiablada eficacia, tan sólo comparable a las terribles consecuencias que acarrea para la población en peores condiciones socioeconómicas, que es sobre quienes se centra la expulsión.

Pero para poder acercar ese concepto y entre todas hacernos conscientes de su realidad en el Casco, desde Egin Ayllu hemos decidido poner en marcha una campaña que se desarrollará durante los próximos meses. Una campaña que pretende utilizar diversos medios para hacer llegar la información y potenciar el debate: documentos escritos, realización de unas jornadas con charlas y mesas redondas, elaboración de material audiovisual, alguna que otra sorpresa… Por ejemplo, el cuarto fanzine que pondemos en la calle y en internet la próxima semana.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s