Hala eta guztiz ere… jarraitzen dugu eta jarraituko dugu lanean auzoari bizitza emateko. / A pesar de todo… aquí seguimos y seguiremos trabajando por darle vida al barrio.

Gure iruzkina:

Bada halaxe da, zuetako baten batek astebeteko isilunea seinale txarra zela pentsatuko bazuen ere… hemen jarraitzen eta jarraituko dugu. Aiztogileko 103ko etxe okupatuak berreskuratu ditu bere maizter guztiak (Txiki, zorionez, kalean dago), eta gure lokalean, Kutxitrilen, hasi dira berriz bilerak… eta baita bi taldeok batera egin genuen prentsa agerraldia ere. Horiek guztiak ziren gure blogaren isilunearen arrazoiak. Ez genuen nahi blogean iritziak eta balorazioak argitaratzea aitzakiatzat erabil zezaten hedabideek gaurko prentsaurrekora ez agertzeko. Hala ere, asko eta asko agerian geratu dira: izugarrizko komunikabide muntaia poliziaren bertsio ofizialaren berri emateko, gure lokaletan sartzeko, eta bertako biztanleetako bat atxilotzeko… eta kaltetuok gure bertsioaren berri emateko prentsa agerraldira deitzen dugunean, kazetarien arrastorik ere ez. Eskerrak aspalditik eskarmentuak irakatsi digun zein diren hedabide gehienak mugiarazten dituzten interesak (honekin batera prentsaurrekoaren berri eman zuten -oso modu laburrean, hori bai- hedabide apurren estekak jarri dizkizuegu). Balorazioa honi atxikitako txostenetan topatuko duzue, eta horrekin batera, Aiztogile 103koek eta Egin Ayllukook adostutako komunikatua. Eta esan bezala, ongietorri bero bat Txikiri, eta jakin dezatela hemen jarraituko dugula auzoari bizitza ematen, eta Alde Zaharra auzo bizia izatetik erakusleiho-auzo bilakatzerako saiakerak gure lokaletarako erasoetatik haratago doazenez, jarraituko dugula antolatzen auzoaren etorkizuna defendatzeko. Eutsiko diogu lan horri.

Nuestro comentario:

Pues sí aunque alguna de vosotras haya pensado que el silencio de una semana que lleva nuestro blog era una mala señal… aquí seguimos y seguiremos. La casa okupada del 103 ya ha recuperado a todos sus moradores (Txiki, afortunadamente, ya está en la calle), y en nuestro local, el Kutxitril, ya han recomenzado las reuniones… y la rueda de prensa conjunta que entre ambos colectivos hemos dado. El silencio de nuestro blog venía más por ahí. No queríamos que el colgar nuestras opiniones y valoraciones sirviera de excusa a ningún medio para no acudir a la rueda de prensa de hoy. Aún así, a la inmensa mayoría se les ha visto el plumero: despliegue de medios para informar de la versión oficial de la operación policial por la que han entrado a saco a nuestros locales, deteniendo a uno de los moradores… y ni tan siquiera acuden a la rueda de prensa donde la parte afectada (nosotras) pretende exponer su versión de los hechos. Menos mal que hace mucho que hemos aprendido por la experiencia cuáles son los intereses que mueven a gran parte de los llamados medios de comunicación (os dejamos también los links de los pocos -y muy brevemente- que lo han recogido). Esa valoración la podéis encontrar vosotras en el  comunicado conjunto elaborado entre las gentes de la casa okupada de Kutxi 103 y Egin Ayllu que os adjuntamos. Y lo dicho, un saludo cariñoso a Txiki, y nosotras aquí seguiremos trabajando para darle vida al barrio, que los intentos por hacer de un barrio vivo como Alde Zaharra un barrio escaparate como quieren las instuciones, van mucho más allás de las amenzas contra nuestros locales y las gentes del barrio tenemos que seguir organizándonos para defender el futuro del barrio. A esa tarea seguimos comprometiéndonos.

Berria (2010/03/14)
 
 
Gara (2010/03/14)
Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s