Etxauri Plaza berreskuratzera goaz!! La noticia en los medios.

Gure iruzkina:
Dirudienez gaiak morboa piztu du… eta ez da gutxiagorako ere, izan ere, auzotarrak elkarren artean antolatzea Udalak agindu baina betetzen ez duena egiteko… ez da makala!. Bitxia da, halaber, hedabide bakoitzak ematen duen prentsa agerpenaren ikuspuntua. Albistea jaso duten hiru komunikabideen estekak jarri dizkizuegu, prentsaurrean irakurri genuena (blogean bertan edo honen azpian irakurgai) eta eurek idatzi dutena aldera dezazuen.
Baina egin ditzagun zehaztapen pare bat:
Batetik, nondik atera al du Diario de Noticias-ek “Udaleren partetik berririk izanez gero deia birplanteatuko lukete” delako hori?. Ez dugu auzolana birplanteatzeko inolako asmorik, deiak bere horretan dirau.
Eta bigarrenik, ematen du Arroita dagoeneko kirioak dantzan dabilela, izan ere, agindutakoa bete gabe 6 hilabete eman ondoren (plaza konpontzea, alegia), orain dio hurrengo asteotan egitekoa zela, a zer kasualitatea!… eta okerragoa dena, betiko leloari eutsi dio gure izen ona zikintzeko: “bukatu da ghettoen garaia Alde Zaharrean”, “guztiontzako auzoa nahi dugu, horregatik erabaki guztiak, aho batez, Agentziaren biltzarrean hartzen dira, hor baitaude ordezkatuta udal talde guztiak. Hori eta ez beste ezer da auzokoak ordezkatzea”.
Argi dago, Arroitak ez duela ideiarik ere nor den auzoko jendea, izan ere, ghettoa deitu dio auzoko talde askok eta anitzek deitutako ekimenari, besteak beste, Ramon Bajo-ko Ama eta Aiten Elkartea, El Campillo kultur elkartea, Gasteizkoak, Egin Ayllu, Gao Lacho Drom, Gasteizko Gaztetxeko Gazte Asanbalda, Gazteak, Hala Bedi Irratia eta Txapa Ahotsa.
Baina are larriagoa dena, Arroitak dio udal taldeak direla auzoa ordezkatzen dutenak. Horren kontura hausnarketa filosofiko-politikoak alde batera utzita helduko diegu 2007ko hauteskundeetako auzokako emaitzei eta oso kalkulu erraza egingo dugu http://www.vitoria-gasteiz.org/wb021/http/contenidosEstaticos/adjuntos/3455.pdf.
Kontua da hauteskunde horietan Alde Zaharreko populazioaren %54,6 abstenitu egin zela. Horri gehitu behar zaio ezker abertzalearen deiarekin bat eginez bozketa nuloa egin zuen %6,9. Halaber, horiei gehitu behar zaizkie etorkina izateagatik (paperdun zein paperik gabekoak sartzen dira talde honetan) bozkatu ezin duten %15. Emaitza eztabaidaezina da: Auzoko biztanleen %75etik gora ez du ordezkatzen Udaleko indar politiko batek ere. Beraz, hobe luke Agentziako gerente gezurtero horrek ordezkaritzaz ez aritzea, izan ere, bera eta izendatu dutenak dira, hain zuzen ere, kontu horretaz zer ikasi asko daukatenak.

Nuestro comentario:
Parece que el tema despierta morbo… y no es para menos, parte del vecindario organizándose para llevar a cabo lo que el AyuntaMIENTO promete… pero no hace.
Es curiosa también la forma de enfocar la rueda de prensa por cada medio.
Os dejamos los links de los tres medios escritos que la recogen y la podéis comparar con el texto que se leyó, que lo tenéis en este mismo blog, un poco por debajo de este post.
Pero hagamos dos matizaciones: ¿de dónde se saca el Diario de Noticias que “la convocatoria podría replantearse si hay novedades por parte del Ayuntamiento”?. Muy lejos de la intención de los grupos y personas convocantes del Auzolan el replantearse. La convocatoria sigue en pie.
Segunda cuestión, parece que Arroita empieza a perder un poco los nervios. Mira tú que después de 6 meses y medio en los que no ha hecho lo que prometió (arreglar la plaza) ahora, qué casualidad, pensaba hacerlo en las próximas semanas… Y, lo peor, Arroita se agarra a viejos latiguillos para intentar descalificarnos: «los tiempos de los guetos se han terminado en el Casco Viejo». «Queremos un barrio para todos y por eso todas las decisiones se toman por unanimidad en el consejo de la Agencia, donde están representados los grupos municipales. Eso, y no otra cosa es representar a los vecinos»
Obviamente, Arroita no tiene ni idea de las gentes del barrio: porque llama gueto a una inciativa en la que toman parte conjunta el AMPA del Ramón Bajo, la Asociación Deportiva El Campillo, Colectivo Gasteizkoak, Egin Ayllu, Gao Lacho Drom, Gasteizko Gaztetxeko Gazte Asanbalda, Gazteak, Hala Bedi Irratia y Txapa Ahotsa, gentes de lo más diversas y plurales en muchos sentidos.
Pero más grave aún, Arroita dice que son los grupos municipales quienes nos representan al vecindario. Podríamos entrar en muchas disquisiciones filosófico-políticas al respecto, pero vamos a entrar en una mucho más sencilla, matemática pura. Arroita puede consultar los datos de las elecciones municipales de 2007 en su distribución por barrios y hacer un facilísimo cálculo.http://www.vitoria-gasteiz.org/wb021/http/contenidosEstaticos/adjuntos/3455.pdf
Resulta que en esas elecciones en el Casco Viejo se abstuvo un 54,6 por ciento de la población. A ello hay que sumarle el 6,9% de las personas que siguiendo el llamamiento de la izquierda abertzale optó por un voto que se declaró nulo. Todavía hay que añadir un 15% aproximadamente de vecindario del barrio al que por su condición de inmigrante (y en ese 15% incluímos con papeles y sin papeles) tampoco se le permite votar. El resultado es aplastante: hay más de un 75% de la población del Casco a la que no le representa ninguna de las fuerzas políticas del Ayuntamiento, esas a las que se refiere Arroita. Así que el mentiroso señor Gerente de la Agencia, que no nos hable de representatividades, que son él y quienes le han nombrado quien tienen que aprender mucho sobre la cuestión.

http://www.gara.net/paperezkoa/20100120/178236/es/Convocan-nuevo-auzolan-Gasteiz-para-recuperar–plaza-Etxauri

http://www.elcorreodigital.com/alava/prensa/20100120/alava/vecinos-casco-viejo-exigen-20100120.html

http://www.noticiasdealava.com/2010/01/20/vecinos/vitoria-gasteiz/vecinos-del-casco-viejo-limpiaran-de-nuevo-este-sabado-la-plaza-de-etxauri

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s