Iraultza txikiak

Artículo publicado en Gaur8 el 12 de diciembre

Jerusalemeko Sheikh Jarrah auzoko bizilagunak elkarlanean ari dira Udalak burututako desjabetza prozesuari aurre egiten. Erakunde israeldarrek ustezko hirigintza planak baliatzen dituzte Jerusalem Ekialdeko palestinarrak garbitzeko. Egunero arabiarrei bizilekuak bortzaz kendu eta kolono juduen esku uzten dituzte; bertako auzokideak, berriz, auzo-sare bat osatu dute kaleratzeko mehatxupean daudenean elkarri babesa, sostengua eta ostatua eskaintzeko.

Aldi berean, handik milaka kilometrotara, Mexikoko komunitate magonistetan, gobernu-erakundeetatik aparteko sistema eratu dute indigenek, usadio zaharren arabera, herri asanbladaren bidez komunitatearen eguneroko bizimodua kudeatzeko eta auzolanaren bitartez (tequio diote nahuatl hizkeraz) taldearen beharrei aurre egiteko. Andeetako herri aimarek ere badute gisa honetako auzo-antolakuntza eredu bat, ayllu deitzen diote bertan.

Bitartean Mediterraneoko beste itsasertze batean, Valentziako La Punta nekazari auzoan, ortuzainek hiriburuko portua zabaltzeko egitasmoaren kontra egiten dute, hiriko okupa mugimenduko gazteekin elkarlanean.

Une bertsuan, Gasteizko Alde Zaharrean, Egin Ayllu izeneko biztanle talde bat bestelako auzo eredu bat eraikitzeko lanetan dabil. Udalak hiriko muinoan ezarritako hirigintza egitasmo arrotzen aurrean auzokoek, asanblada eta auzolanaren tresnak baliatuta, erakundeek alferrik galtzen utzitako hainbat gune berreskuratu dituzte dagoeneko, besteak beste, herri-lanaren bitartez sortu eta kudeatutako frontoia. Gaur zortzi, beste zita bat daukate auzolanetan espazio huts bat berreskuratzeko.

Gauza nimiñoak dira, halaxe zioen Eduardo Galeanok. Ez dute inoiz boterea eskuratuko, ez dituzte mundua mugiarazten duten botere-harremanak aldatuko, baina iraultza txiki horiek, egunez egun gertuko errealitatea eraldatzen dute eta bestelako bizimodu bat posible eta erreala den itxaropena pizten digute.

 Koldo

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s